G.I. Joe | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Sortzailea | Hasbro |
Historia | |
Sorrera | 1964 |
G.I. Joe (Government Issue, Joe[1]) Stanley Westonek asmatutako ekintzazko jostailu baten izena da. Westonek umeei zuzendutako panpina militar batzuk sortzeko ideia izan zuen, nesken artean Barbiek izandako arrakasta emulatuz. Hasiera batean, Westonek bere telebistako showaren marketin izateko pentsatua, ideia Hasbro jostailu-enpresak bereganatu zuen, proiektuan potentziala ikusi zuena. William A. Wellmanek 1945ean zuzendutako The Story of G.I. Joe film arrakastsuan oinarrituta, enpresak jostailua "G.I. Joe" izenaz bataiatzea erabaki zuen. Bi urte beranduago, 1942ko otsailak 2an, 12 hazbeteko (30,48 cm) lehen lau piezak merkaturatu zituzten, bakoitzak armadaren adar bat irudikatzen zuena.[2]